Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Argazki erakusketa

Tejiendo redes

Data: Martxoaren 17tik, 31ara

Lekua Emakumeen Etxea.

Palestinako lurralde okupatuetako egoera, Nazio Batuen aburuz, "larrialdi humanitarioen arloko egoera konplexuen" eredu argia da. Emakume palestinarrak Israelek inposatutako blokeoaren eta okupazioaren ondorio politikoak jasateaz gain, haien eskubideak mugatzen dituen gizarte patriarkal batean bizi dira.
2013ko ekainean, EAEko 10 emakume elkartetako kideek Palestinara bidaia egin zuten, hainbat elkartek garatzen duten emakumeen eskubideen aldeko lana ezagutzeko. Bidaia hori, UNRWA Euskadi elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, garatzen duen "Jabekuntzaren erretratuak" proiektuko jarduera bat da. Proiektu honen helburua Palestinako eta EAEko emakume elkarteen arteko sareak ehuntzea da. Astebetez, joandako ordezkaritza hainbat emakume palestinarrek osaturiko erakundeekin bildu zen Gaza eta Zisjordanian. Erakusketa hau bidaian parte hartu duten emakumeen lan kolektiboa da, eta bertan bizi izandakoa ikuspegi propio batetik islatu nahi du.

 

UNRWA

www.unrwaeuskadi.org/tejiendo-redes
943278224
educacion.euskadi1@unrwa.es

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa