”Planeta Urdinean” bizi arren, 1.100 milioi pertsonek ez dute edateko uraren sarbidea bermaturik, eta hori dela eta 10.000 pertsona hiltzen dira egunero -horietako asko haurrak-.
Kutsadurak, ibaien suntsipenak eta akuiferoen gehiegizko ustiatzeak ingurugiroarekin dugun oreka hautsi du, eta egoera kritiko batean bizi gara.
Neurrigabeko uraren erauzketek, baso-mozketek eta presa handiek gure ibaien bizitza suntsitu dute, ondorio larriak sortuz: herri askoren tokialdatzea, gosea, egarria eta pobrezia.
Azken urteetan, ura eta saneamendu zerbitzuen pribatizazioak herritarrak bezero bihurtzea lortu du, alde batera utziaz guztiak ur edangarria bermatua izateko dugun giza eskubidea.
ISF-MGIk uraren inguruan krisi global bat dagoela uste du eta beharrezkotzat jotzen du hau argira atera eta ikusaraztea, honek sortzen dizkigun erronka berriei aurre egiteko. Pedro Arrojoren eskutik, erronka berri hauei aurre egiten eta Uraren Kultura Berriaren kontzeptuaren inguruan hausnartzen has gaitezke. Bera da “Agua,Ríos y Pueblos” erakusketaren zuzendaria.
Martxoak 17: Erakusketaren inaugurazioa
Martxoak 19: "Uraren erronka berriak".Pedro Arrojo Agudo
Martxoak 21: "Lankidetzara sarrera eta Giza Garapenerako teknologiak". Ura eta Lankidetza
Martxoak 26: Informazio-hitzaldia: GAP Proiektuak Lankidetzan
Martxoak 28: Ate irekiko jardunaldiak. Bolondresak
Eskola Politeknikoa
donostia@euskadi.isf.is
943018689 / 633409667
www.euskadi.isf.es
www.prosalus.es.web