Mintegia
Data: Maiatzak, 6.
17:00.
Lekua Koldo Mitxelena
Jende kopuru handietara iristeko ahalmenaz gain, komunikabideek herritarren artean zilegitasuna ere badute. Errealitatearen bidezko irudikapentzat jotzen dira, eta hedabide bakoitzak -edo saio bakoitzak irratiari eta telebistari dagokienez- gertaeren irudikapen horiekin bat datorren edo haiek arbuiatzen dituen publikoa dute. Konturatu behar dugu badagoela botere kontu bat, sinbolikoa eta limurtzailea, hedabideek ikusleen eta entzuleen buruak kontrolatzeko gaitasuna baitute.
Mintegi hau gaizki deituriko "gatazka palestinar-israeldarrean" komunikabideek duten papera ezagutzeko interesa duten pertsona eta erakundeei zuzenduta dago. Halaber, komunikazio kritiko eta sortzailearen bidean ekintzarako estrategiak abiarazi nahi dituen orori, GGKEei, animatzaile soziokulturalei eta abarrei ere zuzenduta dago, baita kazetariei, hedabideetako langileei eta irakasleei ere.
Sarrera libre lekuak bete arte.
Red Mewando
www.mewando.net
biladi@biladipalestina.org