2013ko balantzea aurkeztuko da, lankidetzan pasa den urtean Indian lagundutako proiektuak aztertuz eta “Elikatzeko Eskubidearen aldeko Kanpaina”ren berri emanez. Gainera, sentsibilizazioan eta garapenerako hezkuntzan gauzatutako ekintza ugariak ere errepasatuko ditugu. Aukera paregabea gure lanaz informatu, iradokizunak egin eta bazkide edo borondatezko langile gisa laguntzeko.
Gainera, “Begirada Kontzienteak” argazki erakusketaren bisita gidatua egingo dugu. Erakusketa hori Okendo Kultur Etxean maiatzaren 31 arte egongo da ikusgai.
Lekuak bete harte.
CALCUTA ONDOAN
www.calcutaondoan.org
943 431849
comunicación@calcutaondoan.org