Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Sand Art

Neurri Duinean: mapa erraldoia hondartzan

Data: Maiatzak, 24.
13.30 - 19.30 Zehazteke (arratsaldean, mareen arabera.

Lekua Playa Kontxa Hondartza (Alderdi Eder aldea)

Ezagutu Bricomaniako Kristian eta "Sand Art"-aren bidez herrialdeen neurri erreala eta aberastasunaren bidegabeko banaketa. Eraiki dezagun mundu duinago bat!


Ekintza nagusia "Sand art" teknikaren bidez (hondarrean egindako artea) marraztuko den "Peters-en Mapa" izango da. Hau burutzen den heinean, herritarrek mundu duinago baten aldeko mezuekin argazkiak atera eta hauek bidali ahal izango dituzte ipiniko dugun "photocall" baten bidez.


Gainera Kontxako barandan zehar hondarretan egiten ari direnaz informatzen joango gara eta esku orriak banatzen arituko gara, alde batean "Peters-en mapaz" eta bestean herrialdeen arteko desberdintasunak islatzen dituzten estatistiken berri emanez. Estatistikek "Munduan 20 pertsona izango bagina..." proportzioa jarraituko dute.

 

Olatu Talka 2014 Rompeolas
www.calcutaondoan.org
943 431849
comunicación@calcutaondoan.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa