Hitzaldia
Data: Ekainak, 10.
19:00.
Lekua Udal Liburutegia(San Jeronimo kalea)
Latinoamerikako garapen politiken azterketa egingo da, non estrategia erauzleak eragin larria izaten ari diren bai ingurugiroan bai gizartean. Gudynas Latinoamerikako aditu handienetako bat da gai honetan, eta hitzaldi-elkarrizketa hau aukera paregabea da eskualdeko hainbat herriren gobernu aurrerakoien politiken mugen eta kontraesanen inguruan aritzeko.
Eduardo Gudynas Uruguayko Montevideoko "Centro Latino Americano de Ecología Social (CLAES)"eko ikertzailea da. Iraunkortasunarekin eta eraustearekin zerikusia duten gaietan aditua da, Latinamerikako, Estatu Batuetako eta Europako hainbat unibertsitatetan klaseak eta hitzaldiak eman ditu. Hainbat sare eta GKEekin aktiboki kolaboratzen du, eta hainbat libururen eta aldizkari espezializatuko artikuluen egilea da ere.
Antolatzen dute:
www.donostialankidetza.org
www.hegoa.ehu.es/
www.cristinaenea.org