Lehiaketa
Data: Urriaren 31era arte
Lekua Zehazteke
Mugarik Gabetik "Zure Vision / Social Vision" 6. Spot Sozialen lehiaketa abian jartzen dugu, oraingo honetan Enpresa Transnazionalen gehiekeriak eta eskubide urraketak izango da gaia. 2014ko urriak 31rarte izango da zuen Spot-ak aurkezteko epea eta urtea amaitu aurretik sari itzelak egongo dira bi lan irabazleentzat.
Ondorengo gaien tratamendua lehenetsiko dugu:
- Enpresa transnazionalak: Abusuzko praktikak eta haien jarduerek hegoaldeko edota iparraldeko herrialdeetan dituzten ondorioak. Kasu zehatzak jorratu daitezke.
- Enpresa transnazionalak eta gure kontsumo-ohiturak. Nola manipulatzen gaituzte? Nola jokatzen dute? Zer egin dezakegu enpresa horiei mesede ez egiteko?
- Enpresa transnazionalak, herrien eskubide indibidual eta kolektiboen urraketa –indigenak edo ez indigenak- eta komunitateetan, lurraldean eta ama lurrean duten inpaktua.
- Oposiziorako eta borrokarako alternatibak praktika hauen eta eskubide-urraketaren aurrean.
- Ardura sozialak dituzten pertsona eta kolektibo guztiak animatzen ditugu kamera edo sakelako telefonoa hartzera eta gai hauek islatzera.
Hemen dituzue oinarriak eta informazio guztia:
http://www.zurevision.com/2014/eu/
MUAGRIK GABE
www.mugarikgabe.org
943445977
gipuzkoa@mugarikgabe.org