Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ikastaroa

SOFTWARE LIBREA

Data: Ekainak 16-17 (15:00 -18:00)

Lekua Udal Informatika Zentroa.
Txomin Agirre 6 (Errotaburu)

Software, hardware eta eduki libreek beren baitan mundu berri baten zantzuak dira. Berauek denon artekoan eta komunean oinarritutako jendarte bat osatzeko aukera ematen dute.

Software libreari esker orain arte enpresa, talde eta erakunde handienentzat bakarrik ziren baliabide teknologikoak pertsona eta kolektibo guztien eskura ditugu. Horiei esker, barne kudeaketa, komunikazioa, proiektu kudeaketa etab. egin ahal izateko tresnak eduki ditzakegu. Ez hori bakarrik, software libreak programen moldaketa ahalbidetzen du eta honela, proiektu bakoitzaren benetako beharretara egokitzen da.

Ikastaroa GGKE eta beste kolektibo eta erakunde sozialei zuzenduta dago. Ikastaroa hainbat ezagutza mailatara dago egokituta (modulu praktikoan bakoitzak bere beharren arabera lan egingo du)


Ikastaroa Talaios Kooperatibak emango du.


Bidal ezazue atxikitzen den eskaera orria lankidetza_cooperacion@donostia.org ekainaren 9a baino lehen.

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa