Pallasos en Rebeldiaren zirku konprometitu eta solidarioa Donostiako Aste Nagusira datorkigu, eta zirkua, barre algarak eta clown saioak eskainiko dizkiguten Peter Punk, Bapatean Circus, Kanbahiota Trup eta Potxin eta Patxin taldeekin gozatu ahal izango dugu.
Jardunaldi honen barne, Check Point bat egongo da instalatuta, palestinar herria Israelgo Estatuaren okupaziopean pairatzen ari den basakeria salatzeko. Baina oraingoan Pallasos en Rebeldiaren sudur gorriek animatutako Check Point Clowna izango da.
Palestinako herriaren aldeko elkartasunezko jardunaldi honekin, Donostiako udalak bere languntza eskaini nahi dio Pallasos en Rebeldia taldeari, palestinar herritarrei poza eta itxaropena eramaten jarraitu ahal izan dezaten, hain zuzen ere, Israel eta nazioarteko komunitatea beren eskubideak zapaltzen ari diren egun hauetan.
Abuztuaren 16an
Kursaal Terraza
Egun osoan, 12:00etatik 21:00etara
Guztiontzat zabalik.