Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ikastaroa

Krisialdi globalaren aurrean, bizikletaz dator aldaketa.

Data: Urria 14,15,20,21,22,27,29.
16:30 - 20:00

Lekua EHUko Zuzenbide Fakultatea.

Egun bizi dugun sistema neoliberal heteropratriarkalak ez die mesederik egiten ez pertsonei, ez eta planetako edozein tokitako ingurune naturalari ere. Guztiz bideraezina da ekologikoki txikitzailea delako, etikoki bidegabea, ekonomikoki berdintasunik gabekoa eta kulturalki suntsitzailea. Are gehiago, sistema honek unibertsalki handitzen du pertsona aberatsen eta pobreen arteko aldea (haien jatorriaz harago), eta, gainera, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunik gabeko botere-harremanak betikotzen ditu: eredu neoliberalak eta sistema patriarkalak elkar elikatzen diote elkarri, bereziki emakumeak eta natura menderatzen dituztelarik. Kontziente izan edo ez, sistema horren gaizkide gara. Baina irtenbidearen parte ere izan gaitezke Naturaren eta Elkarren Mendeko izakiak garela aitortzen badugu. Ikastaroan martxan dauden eta justizian, ekitatean eta iraunkortasunean oinarritzen diren ekimen eta mugimendu alternatiboak ezagutuko ditugu. Parte hartu!

 

Izen ematea: urriaren 8a arte. Online/ Telefono/posta elektronikoa.

 

CALCUTA ONDOAN
www.calcutaondoan.org
943 431849
comunicacion@calcutaondoan.org

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa