Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa

Saharako ahotsak: ahanzturaren kontrako erresistentzia

Data: Urria 3-20.

Lekua Carlos Santa María Zentroa.

Erakusketa honetan, saharrarek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa nagusiak ezagutu ahal izango ditugu, bai okupatutako lurraldeetan bizi direnek bai Tindufeko akanpalekuetan errefuxiatuta daudenek sufritzen dituztenak. Biztanleria zibila jasandako bonbardaketak, tortura, behartutako desagertzeak, epaiketarik gabeko exekuzioak, pertsonen aurkako minak, hilobi komunak eta autodeterminazio eskubidearen ukazioa dira, besteak beste, tratatzen diren gaietako batzuk.

 

Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Carlos Martín Beristain eta Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, behartutako desagertzeez egin dute ikerketa zabalaren baitan kokatzen da lan hau.Elkarteok bi lan hauek argitaratu dituzte:"Memoriaren Oasia" eta "Meheris. Izan litekeen Itxaropena".

 

 Erakusketa honetan “La semilla de la Verdad” eta “Testigos de la Memoria” dokumentalak ikusi ahalko dira.

 

Donostiako Udalak, Tolosako udalak,Hegoa Institutoak,Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Fondoak eta EHU/UPV-ak babesten dute erakusketa

 

 

Donostiako Udaleko Lankidetza Atala / Hegoa Institutoa / Euskal Fondoa /  Donostiako Udala / Gipuzkoako Aldundia

943481471

lankidetza_cooperacion@donostia.org

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa