Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Jardunaldiak

Kontsumo Kontzientea, donostiarrok parte hartuz eraikitzen dugun kontsumoa Donostian

Data: Irailak 12 ostirala: 17:00etatik 20:00etara eta irailaren 13an 10:00etatik 14:00etara

Lekua Kristina Enea.

Donostiako Kontsumo Arduratsuko Saretuz sareak, urtero bezala, bere III. Jardunaldia antolatu du Kontsumo Kontziente Parte-hartzaile eta Eraikitzailearen inguruan.
Lehenengo egunean, Donostiako herri eragileak gonbidatu ditugu mahai inguruan, kontsumo parte-hartzailea nola eraikin daitekeen eztabaidatzeko, eta Brasildik (Nesol-Instituto Kairos) ekarpenak jasoko ditugu, pertsonek pertsonentzako eraikitako Kontsumo Kontzienteko ekimenak sustatzeko.
Bigarren egunean, Komunikatu eta Ekin hitzaldia izango dugu Ekologistak Martxan-en eskutik, eta, ondoren, tailerra komunikatzen ikasteko, parte-hartzea eta mobilizazioa helburu.
Jardunaldiaren inguruan Saretuzeko partaideek sustatutako era askotako ekintzak izango ditugu: antzerkia, txikientzako joko eta tailerrak, elikagaien dastatzea, artisau produktuen saski baten zozketa, Banku Etikoaren sustapena ...

Egin zure ekarpena eta eraiki gurekin Kontsumo Kontzientea Donostian indartzeko!

 

 

Izen ematea: saretuz@gmail.com , noski dohan da!
www.saretuz.com
943 367534
saretuz@gmail.com

 

 

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa