Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Encuentro

Oporrak bakean topaketa

Data: Abenduak 16    
18:00      

Lekua Okendo Kultur Etxea    
     

Oporrak Bakean programa elkartasun ekimen bat da. Programaren helburua 9 eta 12 urte bitarteko haur sahararrei benetako oporrez gozatzeko aukera ematea da, bakean, eta Tindoufeko (Aljeria) Errefuxiatu Kanpalekuetatik urrun.

1986an jarri zen martxan proiektu hau eta ordutik hona, ehunka haur sahararrek eta Donostiako hamaika familiek aukera izan dute elkarrekin bizitzeko, gauzak partekatzeko, sentimenduak elkarri adierazteko eta ondo pasatzeko; laburbilduz, opor berezi eta ahaztezinez gozatzeko.   

Abenduaren hasieran donostiar talde bat kanpamenduetara bidaiatuko du beraiek hartzen dituzten haurrak bisitatzera eta hauen familiak ezagutzera. Itzultzean, ateratako argazkiak erakutsiko dizkigute eta lehen eskutik kontatuko dizkigute bizitako esperientziak. Gertura zaitez saharar herriari buruz gehiago ezagutzera, ohiturak, egoera eta urtero aurrera ateratzen den behin behineko harrera programa.

 

 

www.donostialankidetza.org

943 48 14 71

Oporrakbakean - vacacionesenpaz@donostia.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa