Jardunaldiak
Data: Otsaila 3,5,10,11,12
Lekua San Telmo Museoa.
Irekia aforoa bete arte.
19:00
Pribatizazioak eta ondasun eta zerbitzu kolektiboen (estatal, publiko eta komunalen) arpilatzea, mende hasiera honetako munduko politika ekonomikoaren elementu zentralak dira. Hauek transferituak edo lapurtuak izaten ari dira, eta esku pribatuetara pasatzen dira bizitzaren garapenerako ezinbestekoak diren ondasun, errekurtso eta zerbitzuak.
Honen aurrean, munduan zehar, prozesu oso interesagarriak ipini dira abian, eta hauetariko askok desobedientzia zibilaren praktikak erabiltzen hasi dira. Desobedientzia horrek ondasun horien izaera publikoa defenditzeaz gain, hauen gestioa demokratizatu eta partaidetzari eta gizartearen kontrolari bideak ireki nahi dizkio.
Jardunaldi hauetan, planetaren zenbait puntutan abian jarri diren hainbat esperientzia lehen eskutik ezagutu ahalko ditugu: uraren eskubidearen defentsa (Tesalonika, Grezia); nekazaritza lurren erabilera komunitarioa (MST, Brasil); edota osasuna pribatizatzeko saiakerak geldiarazteko ahaleginak (Bellvitge ospitalea, Katalunya). Horrez gain, finantza publikoak, hartzekodunen aurrean, nola defenditu diren ezagutuko dugu (Ekuador), eta baita ere nola ari diren sortzen ziberespazioan ezagutza partekatua eraikitzeko espazio berriak.
DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA
943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.org