Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Sarrera Ikastaroa

Garapenerako Lankidetza ( 7.edizioa)

Data: 6-27 otsaila (ostiraletan)

Lekua Donostiako Eskola Politeknikoa

Ikastaro honen helburua garapenari eta giza garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak ematea da. zazpi saiotan banatzen da ikastaroa, eta horien bitartez, bizi garen mundu globalizatu honetan dauden desberdintasunei buruzko ikuspuntu zabal bat eskaintzen da; baita munduak dituen garapenerako arazoei buruz ere, Hegoaldeko herrialdeetan arreta berezia jarrita.

Era berean, lankidetzak arlo desberdinetan dituen beharrak azaltzen dira, eta lankidetzako proiektuek duten rolaren ikuspegi berri bat eman nahi da, ikuspuntu teknologikoa aintzat hartuta, ala nola guk “gizarte garatu” bezala ditugun ohituren eragina ere. Ikastaroa, garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori dago zabaldurik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Karrera Amaierako Proiektua garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi dutenentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak egongo dira.

 

Matrikula : 10 Euro

 

Izena emateko: EHUko Lankidetza Bulegoa: http://www.unibertsitate-hedakuntza.ehu.es/p268-shocdct/eu/contenidos/informacion/cooperacion_cursos_monografico/eu_coopera/cursos_monograficos.html

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa