Hitzaldia
Data: Otsaila 3
Lekua San Telmo Museoa-19:00
Dirua ondasun komun bat eta instituzio sozial bat da, baina banku handiak eta erakunde hegemonikoek pribatizatu egin dute. Ekuador aritu da buru Finantza Arkitektura Berria eratzeko ahaleginetan; finantza arkitektura berri hori tokikoa, eskualdekoa eta nazioartekoa da.
Ekuadorrek herritarrekin ikuskatu zuen bere zorra, eta adierazi zuen ez zuela ordainduko bere kanpo zorraren parte bat. Prozesu horren xehetasunak eta zorpetze modu berrien gaineko kezkak ezagutarazi egin behar dira.
Andres Arauz SENPLADES Planifikazio eta Garapenerako Idazkaritzaren Ondo Bizitzeko Planifikazioko idazkariorde nagusia da. Hegoaldeko Bankuko ordezkaria da, Ekuadorko Banku Zentraleko agintaria izan zen, eta aholkulari jardun zuen Ministerioko finantza politikan. Estatuko diru elektronikoa sortu zuen, finantza herrikoi eta solidarioak sustatu zituen, aholkulari aritu zen zorra ikuskatzeko eta berriz negoziatzeko prozesuan, inbertsioaren alde biko tratatuak eta arbitraje sistema ikuskatzeko ideia sortu eta parte hartu zuen.
DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA
lankidetza_cooperacion@donostia.org
943481098