Eremu komunalek bizitzarako oinarrizko baliabideetaz ornitzeko aukera ematen digute, eta horien artean, zalantzarik gabe, internet dugu gaurko komunaletako bat, pertsona ezberdinen artean jakintza eta esperientziak elkartrukatzeko eszenatokia baita. Hala ere, duela bi hamarkada eskas sorturiko eremu hori borroka eremua ere bihurtu da berriki, enpresa eta gobierno ezberdinak eremu hori zatikatzen eta pribatizatzen saiatzen ari direlako, bere neutraltasuna zalantzan jarriz.
Hitzaldian Carlos G. Liberalek eta Margarita Padillak gaur egun interneten dauden borroka eremu eta erronka nagusiak aurkeztuko dizkigute. Biak ekintzaile hacktibistak dira, eta gai honen inguruko ikerlariak. Margarita Padilla ingenieri informatikoa da eta Mundo Linux aldizkariaren zuzendari ohia. Horretaz gain Sindominio.net webgunearen bultzatzaileetako bat dugu, eta El kit de la lucha en internet liburuaren egilea (Traficantes de Sueños argitaletxea)
DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA
lankidetza_cooperacion@donostia.org">lankidetza_cooperacion@donostia.org
943481098