Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

INFORMAZIO HITZALDIA

OPORRAK BAKEAN INFORMAZIO HITZALDIA

Data: Martxoak 3-18:00

Lekua Okendo kultur etxea

Oporrak Bakean programa elkartasun ekimen bat da. Programaren helburua 10 eta 12 urte bitarteko saharar umeei benetako oporrez gozatzeko aukera ematea da, bakean eta Tindoufeko (Aljeria) Errefuxiatu Kanpalekuetatik urrun. 1986an jarri zen martxan proiektu hau eta ordutik hona, ehunka saharar haurrek eta Donostiako hamaika familiek aukera izan dute elkarrekin bizitzeko, gauzak partekatzeko, sentimenduak elkarri adierazteko eta ondo pasatzeko; laburbilduz, opor berezi eta ahaztezinez gozatzeko.

 

Oraindik badaude uda honetan Donostiara datozen eta harrera familiarik ez duten haurrak. Beraz, familia hauetako bat izan nahi baduzu eta opor zoragarria konpartitu, gertura zaitez hitzaldira programaren ezaugarriak ezagutzera.

 

Ekitaldi irekia.

 

 

DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA

oporrakbakean-vacacionesenpaz@donostia.org

  943481471

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa