Erakusketak Filipinetan egin den jarduerari buruzko ibilbidea erakutsi nahi du, larrialdiko laguntzaren, errehabilitazioaren eta garapenaren arteko loturaren ikuspegitik. Horretarako, Yolanda tifoiak herrialdean sortutako hondamendiaren ondorioak azaltzen ditu erakusketak. Helburua da Yolanda tifoiak, 2013an, Filipinetan, eragindako biztanleek bizi duten egoeraren berri ematea, eta lehengo egoerara epe ertain edo luzean itzultzeko oraindik dauden beharren inguruan herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzea.
943 22 22 22