Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Hitzaldia

GATAZKA SORRAK TXINAN: TIBET

Data: Apirilak 14 - 19:00

Lekua Koldo Mitxelena

Txinak okupatu zuenetik 60 urte iragan ondoren, Tibeten sistematikoki urratzen dira giza eskubideak. Errepresio politiko eta sozialaren, diskriminazio sozio-ekonomiko etnikoaren, baliabide naturalen espoliazioaren eta ingurumenaren suntsiketaren ondorioz, tibetarrek erresistentzia eta era askotako protesta mugimendutara jotzen dute, autoinmolazioa barne.

 

Nazioarteko komunitateak, Espainiatik hasita, interes ekonomikoak lehenesten ditu, eta Asiako erraldoiaren beldur da, honek, bitartean, justizia unibertsala irensten duelarik. Egungo egoera sozio-politikoa, giza eskubideak, erresistentzia eta gatazkaren nazioartekotzea aztertuko ditugu.

 

Hizlariak: Tsering Tsomo: TCHRD Tibeteko Giza Eskubideen eta Demokraziaren aldeko Erakundeko Zuzendaria

 

www.phagmadrolma.org

676629859

drolma.elkartea@gmail.com

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa