Ekitaldi honekin Mendebaldeko Saharara egin berri dugun bidaian jasotako testigantzak helarazi nahi dizkizuegu, eta bide batez, gure elkartasuna adierazi lurralde okupatuetan giza eskubideen urraketak jasaten dituzten sahararrei.
Ekitaldia eskeinita egongo da saharar herriari eta egun horretan gure artean izango den Hassanna Aaliari.
EGITARAUA
Aurkezpena: Joseba Apaolaza
Tea eta Txalaparta (Oreka Tx)
'Mezuak Mendebaldeko Saharatik' dokumentala
Juan Karlos Izagirre alkatearen ongi etorria
Aziza Brahim musikaria