Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

EUTSI EDO HIL: HERRI INDIGENEN SALAKETA, IKUSPUNTU ETA PROPOSAMENAK

Data: Apirilak 20-19:00

Lekua Centro Cultural Lugaritz

Dokumental honek 2014 urtean zehar Euskal Herrian  izan genituen Latinoamerikako Herri Indigena desberdinen ordezkariei egindako elkarrizketak eta grabatutako irudiak jasotzen ditu. Bertan herri hauetatik egiten diren aldarrikapen eta proposamenak eta burutzen diren hainbat borroka jasotzen dira.

 

Izan ere, indarrean dagoen garapen eredua agortuta dagoela erakusten duen krisi anitz eta global honetan, inoiz baino gehiago ezinbestekoa da herri hauetatik arlo desberdinen inguruan iristen zaizkigun ikuspuntuak ezagutzea; bai Hezkuntzari dagokionez, Lurra eta Lurraldearekin dugun harremanari dagokionez, Nortasunari dagokionez, enpresa multinazionalen eraginari dagokionez eta baita “Bizitze Onaren” paradigmari dagokionez ere.Azken batean, Herri bezala euren aldarrikapenak eta proposamenak dira.

 

Dokumentalaren atal desberdinak hemen ikusi ditzakezu: https://vimeo.com/mugarikgabe

 

Guatemalako Sara Dalila Mux Mux emakume indigena maya izango da gurekin, dokumentalaren protagonistetako bat.

 

Ekitaldi hau Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldiaren programazioaren baitan kokatzen da.

 

Sarrera doan lekuak bete arte.

Dokumentala Euskaraz emango da.

 

www.mugarikgabe.org

www.cineyderechoshumanos.com

 

 

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa