Dokumental emanaldia
Data: Ekainak, 10.
Lekua Okendo Kultur Etxea.
19:00etan.
Dokumental honek estatu espainolean aritzen diren komunikabideak aztertzen ditu, arreta jarriz Latin Amerikako herri-gobernuen gaia aztertzeko duten modua.
Pascual Serranoren zenbait testu oinarri hartuta, dokumentalak hurrengo gaia planteatzen du: irakurri, ikusi eta entzuten dugun ia guztia talde pribatuen esku dago, ze puntura arte behartzen dituzte talde hauek komunikabideak beren interes ekonomikoak defenditu ditzaten egia eta kazetaritzaren etikaren kaltean?
Ondoren, solasaldia izango da eta enpresa transnazionalen inguruan hitz egingo da.
OMAL, Observatorio de Multinacionales en América Latina, erakunderako “CMI Producciones”ek egindako ikus-entzunezko ekoizpena da.
“Multinazionalak eta Giza Eskubideak”erakusketa ikusi ahalko da ekainaren 8tik 26ra arte.
3.Adina 3.Mundua / Omal – Paz con Dignidad