Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Alternatiben Herrixka Donostian.

Data: Ekainak 5: 18.00 – 22.00 – Sagues -Antigua
Ekainak 6: 10.30 - 23.00 - Antigua

Zer da Alternatiben herrixka?

Alternatiben herrixka, klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukera indibidual, kolektibo eta lurralde mailakoen herrixka bat da.

Alternatiben Herrixka Donostian

5.000 kilometroko tandem-bizikleta martxa batekin, Bizi! mugimenduak bestelako mundua posible dela aldarrikatuko du uda honetan Baionatik Parisera. Baionatik abiatuta lehengo geldiunea Donostia izango da ekainaren 5ean. Bizikleta martxa honekin bat eginez, Alternatiben Herrixka Donostian eraikitzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu.

Alternatiben Herrixka, Donostiako zenbait kolektiboen artean eraikitzen ari garen alternatiben topagunea da, non beste mundu bat posible dela esperimentatu, gizarteratu, gozatu, eraiki, zabaldu eta aldarrikatu nahi dugun..

Ekainak 5 :

Bizi martxa, bertsolariak, afari tertulia, kontzertua…

Ekainak 6:

Azoka, hitzaldiak, bertako produktuen bazkaria eta pintxoak, mahai inguruak, jolasak, antzerkia, kontzertuak, batukada, ginkana…

 

Etorri eta parte hartu!!!

 

 

Parte hartzeko informazioa eta egitaraua / Información para participar y programa en:

twitter.com/AlterHerriDonos

www.facebook.com/Alternatiben-Herrixka-Donostia

www.saretuz.com

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa