Hitzaldia
Data: Maitzak 27.
Lekua Tedone Jatetxea.
20:00.
Calcuta Ondoan Gipuzkoar GGKEak duela 15 urte hasi zen kontrastez betetako herrialde honetan lan egiten. Hain konplexua den eta suspertzen ari den herrialde honek gizartearen zati txiki batentzako aukera handiak zabaltzen ditu, baina, ondorio kaltegarriak eragiten ditu naturan eta ingurumenean, eta, era berean, pertsona aberats eta pobreen arteko arrakala handitzen du.
Eragin kaltegarri hau nabaria da batez ere emakumeengan: egoera berri honek emakumeen pobrezia egoerak eta genero indarkeria handitzea ekarri baititu. Egoera hauen aurrean emakumeek eta zenbait gizarte mugimenduek Calcuta Ondoan GGKEaren laguntzaz aurrera eramaten dituzten ekimenak aurkeztuko dira. Hitzaldia amaitzerakoan, Indiar afaria eskainiko da.
Afariaren prezioa 18 €-koa da, edariak barne. Prezio honetan "Begirada zabalik" argazki eta bertso liburua sartzen da.
CALCUTA ONDOAN
www.calcutaondoan.org
943 431849