Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Antzerkia.

I. Donostiako Zapalduon Antzerki Topaketa

Data: Urriak, 1-4.

Lekua Guardetxea, Kaxilda...

Zapalduon Antzerkia, gero eta ezagunagoa dugu, artearen bitartez aktibismoa bultzatu nahi dugun horien artean. GIZAT, Gipuzkoako Zapalduon Antzerki Taldea, orain dela urte gutxi sortu genuen antzerki mota honen inguruan sakontzeko.

 
Hori dela eta, Zapalduon Antzerkiarekin harremana izan duten, inguruko eragile guztiak ezagutu eta beraiekin zalantzak eta motibazioak eztabaidagai izateko topagune bat sortu nahi izan dugu.

 

Antzerki mota honetara gerturatu nahi duen pertsona orok aukera izango du eraldaketarako tresna hau zertan datzan ikusteko, duen erabilgarritasuna ikasteko, antzezpenak gozatzeko eta baita eztabaidatzeko ere.

 

Donostian egongo gara zuen ekarpenen zain, animatu zaitezte parte hartzera. Pozik hartuko zaituztegu eta!

Info +

https://zapalduonantzerkia.wordpress.com/

 

Izen ematea web gunearen bitartez /Inscripción a través de la web


https://zapalduonantzerkia.wordpress.com/

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa