Kanpaina
Data: Irailak, 12.
10:30 - 14:00
Lekua Loiola Kalea(San Martín Azoka)
Aurtengo bigarren seihilabetekoan “DONOSTIA BANKA ETIKOAREKIN” kanpaina antolatu dute Setem, Mugarik Gabeko Ekonomilariak eta Donostiako Fiare taldeek, Donostiako Udaleko Lankidetza atalak babestuta. Helburua Donostian finantza-produktuen kontsumo kritikoagoa, kontzienteagoa eta eraldatzaileagoa bultzatzea da, hain zuzen ere FIARE Banka Etikoa sustatuz.
Kanpainaren baitan egingo diren ekintzen artean, kale-ekitaldi bat antolatuko da FIARE donostiarrei ezagutarazteko eta bertan mahaiak, informazio-bideoak eta haurrentzako lankidetza-jolasak egongo dira.
ECONOMISTAS SIN FRONTERAS
www.ecosfron.org/euskadi
944153439
ecosfron.euskadi@ecosfron.org