Data: Urriak 5,6,7 eta 8.
Lekua Doctor Camino Aretoa. Abuztuak 31 kalean (Donostia)
Mundu Bat eta Pausumedia elkarteek Palestinako Giza Eskubideen inguruko Ziklo Dokumentala antolatu dute. Guztira, 6 dokumental aurkeztuko dituzte, besteak beste, Giza Eskubideen urraketen hainbat errealitate, jendearen borroka desberdinak eta laguntzen dieten herri eta erakundeen borroka ezberdinak erakutsiko dituztenak.
Okupazioari buruzko mundu mailako ikuspegi desberdinetatik aztertuko dituzte gaiak. Gainera, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren bi urraketa kasu mahaigaineratuko dituzte, eta ikusleek emakumeen eskubideen aldeko borroka edota nazioarteko elkartasunaren papera ezagutu ahal izango dituzte.
Urriak 5. Aurkezlea: Eneko Gerrikabeita
- “Palestine Off the Record”
Urriak 6. Aurkezlea: Unai Aranzadi
- "Y sin embargo Al Quds"
- "Puertas al Mar"
Urriak 7. Aurkezlea: Malu Egiluze
- "3 mujeres palestinas"
Urriak 8. Aurkezleak: Antzine Biain eta Ander Iriarte
- "Fuego en el Marmara"
- "Sumud"
Egunero, dokumentalak ikusi eta gero pelikulen aurkezleekin solasaldia EDO elkarrizketa izango da.
MUNDUBAT, PAUSUMEDIA
www.mundubat.org
www.pausumedia.com
943 297516