BIDEO FORUMA
Data: Urriak, 22.
Lekua SUMMA Aldapeta Ikastetxea (Areto nagusian)
18:30.
Bideo-forumaren aurkezpenerako eta solasaldirako Rita Huybens eta Iris Boadella izango ditugu gure artean. Hauek, dokumentalaren bultzatzailea den LLiga dels drets dels pobles GKE kataluinarraren kideak dira.
Dokumental honek, Kongo herrialdeko emakumeak eta haurrak jasaten duten biolentzia, herritarren pobrezia eta estatuaren utzikeria erakusten digu. Batez ere sexu erasokeria eta biolentzia jasaten duten emakumeen egoera salatzen du. Gainera, Kongoko emakume aktibisten iritziak eta lanak azaltzen dizkigu. Hauen erakundeek emakume biktimen aldeko laguntasuna eta gizartearen bakea lortzeko egiten ari diren lan adoretsua azalduz.
Josep Ramon Giménez eta Rita Huybens “Herrien eskubideen Liga” erakundearen kideak 2014ko uztailean Iparreko Kivun grabatu zuten dokumentala. Josep Ramón Giménez kazetaria da eta 2009an, TVE-Espainiako Telebistan 25 urte baino gehiago lan egin ondoren GKEentzako dokumentalak grabatzen hasi zen.
Bideo foruma “Afrika bizia zor, zor bizia: Errekurtso naturalaren espoliazioaren eragina” heziketa proiektuaren ekintzetako bat da. Proiektu hau, TAU Fundazioa, FISC, Proega eta Acción Marianista erakundeak garatzen ari dira Donostiako Udaleko Lankidetza bulegoaren diru-laguntzari esker.