Pintxo solidarioaren seigarren edizioa, Egian lanean ari diren Maria Reinako Misioak, Cáritas eta TAU fundazioa erakunde solidarioek elkarlanean antolatu dute. Hiritarrak elkartasunean sentsibilizatzeko, lankidetza proiektuak bultzatzen ari dira.
Hainbat ekintza egingo dira, hala nola haurrentzako tailerrak, "Amagos" magia ikuskizuna, patata tortilla lehiaketa solidarioa eta bidezko merkataritzako produktuen salmenta. Jardunaldia girotzeko Lagunak txaranga eta Taupada batukada izango dira.
Inguratzen den herritarrari, diru kopuru baten truke pintxo bat eskainiko zaio eta bildutako dirua genero-indarkeria jasaten duten emakumeen orientazioa, osasun-arreta eta prebentzioa hobetzeko, eta Boliviako Trinidad herriko 8 Osasun Guneetan lan egiten duten 120 langileen heziketarako izango da.
TAU FUNDAZIOA
www.taufundazioa.org
943 289956