Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Curso

HEgoaldeko herrialdeen errealitateak.

Data: Azaroaren 12tik urtarrilaren 23ra.
Izen ematea azaroaren 9 arte.

Lekua Deustuko Unibertsitatea.

Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa. Iparraren eta Hegoaren arteko harremanen inguruko ezagutza eta sentikortasuna areagotzea du helburu. Garapenean aktore batzuek nahiz besteek nola parte hartzen duten ulertzen lagunduko du, eta, batez ere, beste gizarte eredu bat lortzeko alternatibetan sakondu nahi da

 
Errealitateak, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak aztertuko ditugu, eta batez ere garapen eredu neoliberalari aurre egiten dioten benetako eta hurbileko bestelako aukerak planteatuko ditugu.

Metodologia errazarekin, irakasle adituekin eta dokumentazio eta material egokiekin, garapen gizatiarrago, bidezkoago eta solidarioagoari laguntzen dion beste bizi eta kontsumo eredu batean sartuko gara.

Gure ikastaroa egin ezazu eta Latinoamerikako elkartasun auzolandegi batean parte hartzeko aukera izango duzu!

 

Azaroaren 12tik urtarrilaren 23ra.


Ostiralak: 16:00-20:00
Larunbatak: 10:00 a 14:00    
(zubiak eta jaiegunak salbu)


izen ematea azaroaren 9 arte.

 

 

SETEM HEGO HAIZEA

formacion.euskadi@setem.org  

www.setem.org/euskadi

transformateconsetem.org

943.35.95.92

formacion.euskadi@setem.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa