Erakusketa eta Hitzaldia
Data: Erakusketa: Azaroak 20-Otsailak 7
Lekua Aiete Kultur Etxea
Talibanek etxetik kanpo lan egitea, ikastea eta osasun laguntza jasotzea debekatu zieten emakumeei, Afganistanen agintean egon ziren aldian. Murrizketa horiek eskandalizatu egin zuten Mendebaldea, nahiz eta Afganistaneko emakumeek beren etxeetan egunero bizi duten benetako dramaren icebergaren tontorra besterik ez izan.
Erakusketa honetan ikusten da Afganistanen emakumeen aurkako indarkeria familian bertan hasten dela, eta endemikoa dela, eta ez duela zerikusirik talibanak agintean egotearekin edo ez egotearekin.
Afganistango gizartea oso kontserbadorea, matxista eta erlijiosoa da; ezinezkoa da urte gutxitan errealitate hori aldatzea. Belaunaldiak beharko dira horretarako. Baina inpunitatea nagusi da herrialdean eta, neurri handi batean, nazioarteko komunitatea da horren arduraduna. Gure isiltasun eta axolagabekeriak konplize bihurtzen gaitu.
3 bisita gidatu Gervasio Sanchezekin
2016ko urtarrilaren 27an: 12:00 - 17:00 -10:00
Lekua mugatua da. Lekua gordeko da izena eman ahala.
Dei ezazu: 943481975 - bakearenetxea@donostia.eus
DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA eta GIZA ESKUBIDEEN ATALAK / EUSKAL FONDOA / DONOSTIA KULTURA
943481975