Hitzaldia - Susan George
Data: Azaroa 24
Lekua San Telmo Museoa
19:00
Enpresa baten edo sektore industrialaren zerbitzura aritzen diren lobistak; enpresa trasnazionaletako exekutiboak, zeintzuen negozio zifra jarduten duten herrialdeetako batzuk hartu eta haien BPGaren batura baino handiagoa baita; ia estatu maila duten instantziak, beren konexio garroduna muga nazionalez harago zabaltzen dutenak: horiexek dira usurpatzaileak; inbertsioak eginez eta ate birakarietatik igaroz sartzen dira munduko negozioetan, Nazio Batuetan infiltratzen dira, eta, Davosen zuzendaritzapean, haren irudira egindako mundu bat sortzeko egiten dute lan.
Horiek erabakitzen dute zein izango den merkataritza itun estrategikoen edukia, gaur egun TTIParekin gertatzen ari den bezala; negoziatu ere, sekreturik handienean negoziatzen dute, sektore pribatuko ordezkarien begirada zoliaren pean.
Susan George: Zientzia Politikoetako doktorea, Filosofiako eta Frantses Hizkuntzako lizentziaduna, gizarte justiziaren aldeko ekintzailea eta Hirugarren Munduari ezarritako azpigarapenari buruzko idazle emankorra. Nazioarteko Diru Funtsaren, pobretutako herrialdeei eta superpotentzien politiken aurkako militante nekaezina. Amsterdameko Transnazionalen Institutuko lehendakaria eta Frantziako ATTAC erakundeko ohorezko lehendakaria da.
DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA / SAN TELMO MUSEOA
943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.eus