Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Emakume argitsuak - dokumentalaren aurkezpena eta afari indiarra.

Data: Abenduaren 3an.
Izena emateko epea, abenduaren 1a arte.

Lekua Loiola Kultur Etxea - 19:00: Dokumentalaren aurkezpena.
Loiolatarra Elkartea - 21:00:Afari Indiarra.

Pratima Das, Radha Krishna Swanivar Emakume Erakundeko kidea, Kalkutatik 70 kilometrotara dagoen Mendebaldeko Bengalako txabola xume batean bizi da. Pratimak hobetze aukerak gogotik hartzen dituen indar handiko emakumea da. Eguzki lanparak egiten ikasteko proposamenaren aurrean, berehala baietz esan zuen. Bere txabolan ez dago argindarrik, ezta bere komunitate tribaleko beste txabola gehienetan ere.

 

Baina Pratima, beste emakume asko bezala, ez da bakarrik herrixketara argia eramatera mugatu nahi. Urteetako ahalduntzean oinarritutako eraldaketa pertsonal lanen bidez “Emakume Argitsu” bilakatzearen gaitasunaz eta arduraz kontziente da.

 

Pratimak urte hauetan guztietan, behar adinako konfiantza hartu du bere buruarekin. Horri esker izen eman du orain dela gutxi abian jarri den “Loiola Eguzki-Lanpara Formakuntza Zentroan”. Panduan dagoen Zentro hau Calcuta Ondoanek eta Udayani Social Action Forum-ek sortutako zentroa da .. Pratima bertan formakuntza jaso duten lehenengo emakume taldeko kide da.

 

Fernando Verak egindako laburmetrai dokumental motz bezain interesgarri honen bidez, Pratima ezagutu eta “emakume argitsu” bihurtzeak zer esan nahi duen ikusiko dugu. Pratimak, Indiako beste milioika emakumeren antzera bereizkeria hirukoitza jasaten du pobrea, kasta baxukoa eta emakumea izateagatik. Hala ere, Pratimak badu gaitasuna bai bere buruari eta baita bere sendi eta komunitateari erakusteko emakumeak gauza asko egiteko gai direla… baita distira egiteko ere.

 

CALCUTA ONDOAN

943-431849

info@calcutaondoan.org

Informazio gehiagorako, hemen

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa