Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ikastaroa

Garapenerako Lankidetzarako 8. Hastapen Ikastaroa

Data: Otsailaren 5etik, apirilaren 18a arte.
16:00 - 19:15

Lekua Donostiako Eskola Politeknikoa

Ikastaro honen helburua garapenari eta giza garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutza ematea da. Zazpi saioetan zehar, bizi garen mundu globalizatu honetan dauden desberdintasunei buruzko ikuspuntu zabala eskainiko da; baita munduak dituen garapenerako arazoen ingurukoa ere, Hegoaldeko herrialdeetan arreta berezia jarriz. Era berean, lankidetzak zenbait arlotan dituen beharrak azalduko dira. Lankidetzako proiektuek duten rolaren ikuspegi berri bat eman nahi da, aintzat hartuta ikuspuntu teknologikoa eta guk “gizarte garatu” bezala ditugun ohituren eragina.

Ikastaroa garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori dago zabaldurik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Karrera Amaierako Proiektua garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi dutenentzat bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak egongo dira.

 

 

PAZ Y SOLIDARIDAD 

 


Izen-ematea( 10 €)

http://www.ccoo-euskadi.net/webeuskadi/Areas:Cooperacion

943.47.03.99


pazsolida-ed@euskadi.ccoo.es     

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa