Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Pelikula eta solasaldia

Io sto con la esposa

Data: Otsailak 15 - 19:30
Doako Sarrera

Lekua Trueba Zinea
Ateak 19:00etan zabalduko dira

Poeta batek eta kazetari batek bost siriar eta palestinar ezagutuko dituzte Milanen, Siriako gerratik ihes egin eta Europara Lampedusa uhartetik sartutakoak. Biek, laguntzea erabakiko dute, bai Suediarako bidaia egiten, eta, zorte pixka batekin, baita ezkontza simulatzeagatik trafikatzailetzat ez atxilotzen ere. Palestinar lagun bat ezkongai bezala jantzita eta lagun italiar eta siriar batzuk ezkontzako gonbidatu gisa, Europa erdia gurutzatuko dute zirraraz betetako lau eguneko eta 3 mila kilometroko bidaia eginez.

 

Ondoren, hitzaldi bat egongo da Amir Shafir palestinarrarekin eta jaldia Abukrabarekin.Jaldia, Palestinako herriaren giza eskubideen alde aritzen da. Palestinarra jatorriz eta espainiarra nazionalitatez (30 urte daramatza Espainian). Unadikum Nazioarteko Brigadetako kidea da, bai eta BDZkoa ere (mugimendu globala boikoterako, desinbertsioetarako eta zigorretarako kanpainaren alde).

 

Sarrera doakoa izango da.

 

ANTOLATZAILEAK

Donostiako Udaleko Lankidetza Atala / Palestinarekin Elkartasuna Sarea / Kresala Zinekluba

Tel: 943297516

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa