Urtero bezala, haur sahararrek Oporrak Bakean pasatzeko aukera izango dute, Aljeriako Tindúf urruneko errefuxiatuen kanpamenduetatik kanpo. Ume hauek errefuxiatuen kanpamenduetan jaio eta hazi dira; beren familiarekin batera era guztietako beharrak pairatzen dituzte, udaran 50ºC-ra iristen diren tenperaturak jasanez.
Proiektu solidario honen asmoa da haur sahararrei orain arte eskola liburuetan ikasi dutena errealitatean ikusteko aukera ematea. Zure familia etxean haur bat hartzeko esperientzia honetan parte hartzeko interesa badu, adierazten den telefono edo e-postan kontaktuan harremanetan jarri daiteke
DONOSTIA UDALEKO LANKIDETZA ATALA
lankidetza_cooperacion@donostia.eus
943481471/ 943481983