Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Proiektuak diseinatzeko metodologia

Dragon Dreaming, hastapena.

Data: Martxoa 1,2,3 - 17:30 - 20:30
Izen-ematearekin

Lekua Kontadores Zentroa (Pasai San Pedro Etorbidea 13, behea I) Bidebieta I.

Dragon Dreamingek hainbat erreminta eskaintzen ditu sormenaren, elkarlanaren eta iraunkortasunaren bidez proiektuak eta erakundeak garatzeko. Dragon Dreaming metodologiak lau fasetan egiten du lan: amets egin, planifikatu, elkarlanean aritu eta ospatu. Prestakuntza ikastaro honetan talde-sormenak eragiten duen indarra sentitzeko aukera izango duzu, bai amets egiteko fasean, baita talde-planifikazioan ere.

 


Metodologia honek, besteak beste, jarraian adierazitako helburuak lortu nahi ditu: egungo arazoei aurre egiteko bestelako pentsamendu sistemak lantzea; egitura dinamiko, malgu, berritzaile, erresiliente eta iraunkorren bidez proiektuak sortzen laguntzea esparru sozialean, ekonomikoan, ekologikoan zein kulturalean; eta, era berean, elkarlanean aritzeko ikuspegia eta estrategia lantzea.

 

Informazio gehiago:

www.dragondreaming.org/es

943 48 34 76
kontadores@donostia.eus

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa