Inkesten arabera, hamar pertsonetatik zazpik ez du ezer entzun “Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako” Hitzarmenari (TTIP) buruz.
Hitzarmenak oso ondorio negatiboak izango ditu hainbat esparrutan, ekologian, lan baldintzetan, ekonomian zein giza eskubideetan; eta, azken finean, gutxien eta gehien dutenen arteko tartea handituko du, desberdintasunak eta giza eskubideen urraketak erabat areagotuz. Berriro, hemen, emakumeen eskubideak bereziki daude jomugan.
Hitzarmena negoziatzen ari da eta 2016an sinatzeko asmoa dago.
Urteak daramatzagu pobrezia eragiten duten arrazoi estrukturalak salatzen, azken hauek, eliteen onurarako sortuak baitira, pertsona gehienen eskubideak zein duintasuna erabat zapuztuz. Hauxe guztia dela-eta, eta TTIParen guztiz kontra gaudelako, aurten Medicus Mundi Gipuzkoak korrika egingo du Lilatonean EZ GAUDE SALGAI… TTIP-ARI EZ!!!! leloarekin.
MEDICUS MUNDI
http://porlosderechossexualesyreproductivos.org/
943404740
voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es