Data: Martxoa 16 - 18:30
Lekua Donostiako Emakumeen etxean(k/ Okendo)
Latinoamerikako "LesBiTransInter" topaketa feministen esperientzian oinarritutako begirada bat, feminismoaren subjektuak zabaltzen dituena, emakumeen ibilbidea aitortuz eta XX. mendeko Latinoamerikako feminismoen bidea jarraitzen duena. Feminismo askotarikoen ideia ez da hausturarena, biderkatzearena baizik; hegemoniak behin eta berriro errepikatzetik urrundu eta kultura eta plazera bazterretarik atera.
Rosa Posa Guinea, feminista eta LGTBI eskubideen aldeko aktibista lesbiana. Cahors hiriko Emakumeen Eskubideen Informazio Zentroan lan egin zuen (Frantzia ), eta Paraguain “PNUD”en aholkularia izan zen. 2005etik 2011ra Gay eta Lesbianen Giza Eskubideen nazioarteko batzordeko Latinoamerikako eta Karibeko aktibisten ahalduntzerako institutuen arduraduna izan da. Gaur egun aholkulari independentea da. AIREANAren partaide eta sortzailea da, (Asuncion-Paraguaiko lesbianen eskubideen aldeko taldea), veniralsur.org-eko kidea (Latinoamerikako LesbiTransInter-Feminista topaketak)
Donostiako Udaleko lankidetza Atala / Donostiako Udaleko Berdintasun Atala / Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.eus