Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

XIX. Martxa Arrazakeria eta Xenofobiaren aurka

Data: Martxoa 20 - 11:30 -13:30

Lekua Trintxerpeko azokatik Donostiako Boulevardera

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 14.1 artikuluak dioenez, Jazartuta delarik, persona orok eskubidea du asiloa bilatzeko, eta hura gozatzeko, edozein herrialdetan.

Europako Batasuneko 28 estatuek sinatu dute adierazpen hau, hala nola Genevako Konbentzioa eta New Yorkeko Protokoloa. Testu hauek dira munduan asilo eskubidearen aitorpenaren oinarria, alegia, jazartua den pertsona orok, dela zio politikoengatik, giza talde jakin batekoa izateagatik, sexu orientazioagatik edo gerragatik, eskubidea du berea ez den herrialde batek har dezan eta babestua izan dadin, eta herrialdeak hura babesteko betebeharra du.

Europara babes bila datozen pertsonak gizalegez hartu behar ditugu, merezi duten errukia eta elkartasuna adierazita. Ez dute gure aldetik susmorik merezi, ez harresi edo txarrantxarik, ezta polizia errrepresiorik etorrera galarazteko. Arrazakeriaren Aurkako Lehen Martxa, asilo eskubidea aldarrikatzeko egin genuen. 19 urte ondoren, berriro aldarrikatu behar dugu.

 

GIPUZKOAKO S.O.S ARRAZAKERIA

www.mugak.eu

943 321811

info@mugak.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa