Ikastaroa
Data: Apirilak 5, 6 eta 7.
14:30
Lekua Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
Dohako izen ematea.
Ekofeminismoak feminismoaren zein ekologismoaren elementuak biltzen ditu, eta hori funtsezkoa da bizi ditugun krisi sistemikoak (elikadurakoa, finantzarioa, energetikoa, soziala...) modu integralean aztertzeko orduan. Ikuspegi ekofeministaren ikuspegitik, mundu jasangarriaz hitz egiteak esan nahi du planetako muga biofisikoak errespetatzen dituzten eta emakumeen menperakuntzarik izango ez duten bizimoduetarantz bideratzea. Hori dela eta, gorputzak, genero-harremanak, iparraldearen nahiz hegoaldearen arteko harremanak eta pertsonen zein ekosistemen arteko harremanak izango ditugu hizpide.
Ikastaro honetan, pentsamendu eta jardun ekofeminista aztertuko dugu modu teorikoan, eta, horretarako, elikadura zein osasuna hartuko ditugu kontuan. Egunero, zati teorikoa eta parte hartzailea den beste zati bat garatuko ditugu, tailer, bideoforun eta mahai-inguruen bidez.
Mundubat, Gunea, Pandora Mirabilia
943297516