Elkarrizketa feminista
Data: Maiatzak, 23. 17:00
Izen ematea
www.ttipez.eus
www.mugarikgabe.org/eu/
943 445 977
Lekua Emakumeen Etxea
Zein da bizitzaren oinarria, dirua ala pertsonen gorputza? eztabaida ditzagun merkataritzako itunak analisi feministatik.
Nola eragiten digute merkataritzako akordioak emakumeoi? Zer nolako ondorioak izango ditu TTIPak? Latinoamerikan ALCAren sinadura geldiaraztea lortu zen. TTIParen aurrean zer egin dezakegu Euskal Herriko emakumeek?
Latinoamerikan izandako esperientziatik abiatuz, itunak geldiaraztean emakumeen parte hartzeak duen garrantziaz eta aurre egiteko estrategien sorkuntzaz eztabaidatuko dugu. Guztion artean TTIPari aurre egiteko alternatibak eraikiko ditugu.
Solasaldian Latinoamerikako hainbat gonbidatu izango ditugu, ATTAC Argentinako Luciana Ghiotto, Brasilgo Equit Institutuko Graciela Rodríguez eta Ecuador Decideko Paulina Muñoz, besteak beste. ATTAC Alacanteko Adoración Guamán eta Euskal Herriko mugimendu feministak parte hartuko dute.
Emakume talde eta norbanako emakumeei zuzendua.
MUGARIK GABE
www.mugarikgabe.org/eu/
943 445 977