Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Hitzaldi - solasaldia

Emakumeen zeregina Erdialdeko Amerikako Bake prozesuetan

Data: Maiatza 26
19:00

Lekua ONCE Aretoa, Etxaide Kalea, 14

Hitzaldi-solasaldi honetan, emakumeek Kolonbia, El Salvador eta Guatemalako gatazka armatuetan izandako zereginaren inguruan hitz egingo da.

Hitzaldian hiru herrialdeetako emakumeek parte hartuko dute. Luz Marina Monzón, kolonbiarra; bere herrialdean martxan den bake prozesuan parte hartzen ari da; Rosalina Tuyuc, Guatemalako Alargunen Elkarteko lehendakaria eta Guatemalako Kongresuko diputatu ohia, eta Morena Herrero, bere herrialdeko gatazka armatuan parte hartu zuen El Salvadorreko giza eskubideen defendatzailea.

Solasaldiaren bitartez eta beste herrialde batzuek izan duten esperientzietatik abiatuz, Euskal Herrian bizitzen ari garen bake prozesurako esperientzia baliagarriak ezagutzeko aukera izango dugu.

 

MUGEN GAINETIK

Maiatza 26 Mayo
19:00
Sala ONCE Aretoa, Etxaide Kalea, 14

www.mugengainetik.org

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa