BERTAN BEHERA !!!!!!!
Data: Ekainak, 21
19:00 ( Bertan Behera !!!! )
Lekua Koldo Mitxelena
HITZALDIA BERTAN BEHERA GERATU DA !!!
Adierazpen horren atzean gezur eta engainu mordo bat besterik ez dago. Errefuxiatuak (zentzu zabalean hartuz gero 60 milioi pertsona dira mundu guztian, ACNURen arabera) beti daude krisian, berez.
Errefuxiatuak trumilka joaten dira, batez ere mugakide dituzten herrialdeetara, Europar Batasuneko BPGa baino askoz BPG baxuagoa duten herrialdeetara (Libano, Jordania, Irak, Somalia, Tanzania, Kenya, eta baita Pakistan eta Turkia ere).
Adierazpen horren bidez, Europak nolabait adierazi nahi duena ez dela errefuxiatu mugimendurik izan harik eta Siria, Afganistan eta Eritreako pertsona horiek Europara ailegatzen hasi ziren arte, 2013ko urrira eta, batez ere, 2015eko apirila arte.
Eta gezur horiei guztiei, beste engainu lotsagarri bat erantsi diegu: erantzun politiko bat eman diela Europar Batasunak errefuxiatuei, Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko hitzarmenarekin burutu dena. Baina Europak ez dauka horrelako politikarik errefuxiatuentzat, eta hitzarmen hori deportazio hitzarmen lotsagarri bat besterik ez da, XX. mendean Europaren historian izan diren gertaerarik beltzenak akordarazten dituena.
Francisco Javier de Lucas Martin. Zuzenbidearen Filosofian eta Filosofia Politikoan katedraduna Valentziako Unibertsitatean. Espainiako Eskolaren zuzendari Parisen izan zen Cité Internationale Universitaire-n. CEAR-en presidente ere izan zen. Kontseilu zientifiko eta editorial askotako kide da, nazio eta nazioarteko kontseiluetakoa. Hogei liburu baino gehiago argitaratu ditu. Azkenekoa "Mediterráneo, el naufragio de Europa" da (Valencia, Tirant lo Blanch, 2015).
Giza eskubideen, legitimitatearen, demokraziaren, herritartasunaren eta Zuzenbideari obeditzearen gaineko arazoen inguruan lan egiten du. Batez ere, migrazio eta asilo politiken eta giza eskubideen gainean.
Le Monde Diplomatique, Eldiario.es, Infolibre eta Ser irrati katearekin lankidetzan aritzen da eskuarki.
Donostiako Udaleko Lankidetza eta Kultur Aniztasunaren Atalak
943481471
lankidetza-cooperacion@donostia.eus