Erakusketa - Javi Julio -
Data: Ekainaren 30etik, irailaren 4ra arte
Lekua Aieteko Kultur etxea
Lesbos Europara sartzeko bide nagusia da. Egunero, milaka pertsona iristen dira gerraren izugarrikeriatik eta gosetetik ihesi. Bizirik ateratzen direnek boluntarioen laguntza jasotzen dute. Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko “lotsaren ituna” dela eta, errefuxiatuak atxiloketa zentroetan sartzen dituzte baldintza iraingarrietan, eta, ondoren, bota egiten dituzte europar lurraldetik. Tragedia izugarri hori 2012. urtean Bakearen Nobelarekin saritu zuten Europan gertatzen ari da. Europa bizkarra ematen ari da II. Mundu Gerraz geroztiko krisi humanitariorik handienari. Europako estatuek, nazioarteko hitzarmenak urratuz, kanporatzera eta hiltzeko arriskura kondenatzen dituzte milaka eta milaka errefuxiatu.
Javi Julio, Nerviofoto taldeko kidea den fkazeta-argazkilariak, besteak beste, Aljelian, Ukrainan, Jordanian eta Grezian egin du lan eta bere objektiboaren fokua giza eskubideetan eta gizarte borrokan jarri du. Erreportaje idatziak eta fotografikoak argitaratu ditu hedabide askotan: The Guardian, El País, Berria edo Vice Newsen esaterako. Anadolu agentziaren kolaboratzaile ohikoa da. Gaur egun, Nervio Foto taldeko kide da.
BISITA GIDATUAK JAVI JULIOREKIN: uztailaren 1ean 12:30etan / uztailaren 13an 11:30ean / abuztuaren 30ean 11:30etan eta 12:30etan
LEKU MUGATUAK. IZENA EMATEKO: 943481732 / kulturaniztasuna@donostia.eus
Antolatzaileak: Donostia Udaleko Lankidetza eta Aniztasuneko Bulegoak
Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Saila / Aiete Kultur Etxea