Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Topaketa

Ekonomia Feministako Eskolatxoak Euskal Herrian

Data: Uztailak, 7.
19:00

Lekua Donostiako Emakumeen Etxea

Erdialdeko Amerikako Emakumeen Sarearen eta Bizkaiko emakumeen erakundeen topaketa baten ondoren, Erdialdeko Amerikarrek landu eta irakatsitako bost moduluak euskal testuingurura gerturatzeko aukera sortu zen. Honela, 2013ko apirilean, Mundubatek, Erdialdeko Amerikako emakumeek lagatako lehen moduluak euskal testuingurura moldatzeko lehen fasea jarri zuen abian. Jarraian, Bizkaiko Ekonomia Feminista Eskola jarri zen abian, Euskal Herriko beste toki batzuetara zabalduko zena.

 

Eskola bakoitza identitate eta borraka feminista desberdinetako emakumeek osatzen dute, eta bertan Bolivia, Kolonbia, Euskal Herria, Filipinak, Maroko, Pakistan, Errumania eta abarreko emakumeak topa ditzakegu, beren bizi egoeren inguruan hausnartzen eta hauek politizatzen, eta sistema neoliberalari ekimen alternatiboak topatzen ahalbidetuko dien Ekonomia Feministaren barne-ikastaldirantz bideratuta.

Ekimen hauek ezagutaraztea da helburua.

 

MUNDUBAT FUNDAZIOA

www.mundubat.org
943 297516
gipuzkoa@mundubat.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa