Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Sahararen aldeko murala Donostian

Data: uztailak 23- abuztuak 15

Lekua Nestor basterretxea plaza

Aurten, 2016an, 40 urte betetzen dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa ( SEAD ) sortu zela. Deserrian jaiotako gobernua da, Mendebaldeko Sahara Espainiak alde batera utzi eta Marokok okupatu eta gero. Ordutik, saharar herria okupazioaren errepresiopean, diasporan eta deserrian bizi da, Aljeriako basamortu gogorrean.

 

Donostiako Udaleko Lankidetza ataletik, Sahararen aldeko mural honen bitartez, herri honekiko elkartasuna adierazi nahi da; izan ere, 40 urtez borrokan eta erresistentzian dirauen herri honek itxaroten jarraitzen baitu, bere lurraldea berreskuratzeko berezko eskubidea aitor diezaioten.

 

Jon Landa, erretratuaren maisutasunagatik ezaguna den margolari figuratiboa da Sahararen aldeko mural hau gauzatzen ari den artista, saharar emakume baten formatu handiko erretratu bilakatuko dena. Margolana Javi Julio Kazeta-argazkilariaren argazki bat du oinarri.

 

Nestor Basterretxea plazan ikusi ahal izango da, Tabakalera ondoan

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa