Jardunaldiak
Data: Urriak 3,4,5,18,19,25,26
Izen-ematea irailak 25 arte
Lekua EHUko Zuzenbide Fakultatea
kastaro-ziklo honetan, hedabideek iritzien sorreran eta imajinario kolektiboaren eraikuntzan duten eraginari buruz hausnartzeko proposamena egin nahi dizuegu. Gaur egun, hedabide hegemonikoak aberastasun eta botere handien interesen zerbitzura dauden tresnak dira, eta, hortaz, gero eta bidegabekeria eta desberdintasun handiagoak dituzten gizarteak, gizarte desinformatu eta desaktibatuak sortzen eta iraunarazten laguntzen dute.
Hauen aurrean, gizarte kritikoak, burujabeak eta bidezkoak sustatzea eta eraikitzea xede duten tokiko eta nazioarteko hedabideak aurkeztuko ditugu, pertsonak eta bizitza berriro ere sistemaren erdigunean jartzen dituztenak.
Horretarako, solasaldiak, mahai-inguruak, tailer praktikoak, zapalduen antzerkiaren tekniken bidezko dinamikak eta beste hainbat ekintza landuko ditugu, eta horietan guztietan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
#KomunikAKZIOA gizartea eraldatzeko!! Aldatu diskurtsoak, mundua aldatzeko
25h. ECTS kredituengatik baliozkotu daiteke
CALCUTA ONDOAN
943 431849
comunicacion@calcutaondoan.org