Jardunaldiak
Data: Irailak 12: 09:00-13:45/16:00-17:30
Irailak 13:09:00-13:45
Lekua Miramar Jauregia
Emaus Gizarte Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (GEZKI), irailaren 12an eta 13an Donostiako Miramar Jauregian burutuko den “Unibertsitate Gizarte Inkubagailuak: lekuko garapen sozio-ekonomikoaren espazio eraldatzaileak” EHUko udako ikastaroa antolatu dute.
Jardunaldiek Ekonomia Sozial eta Solidarioko sare eta erakundeentzako hausnarketa espazio bat izan nahi dute, eta elkarlanaren bitartez UPV/EHUtik bultzatutako Unibertsitate Gizarte Inkubagailuaren definizio eta diseinuan aurrera jarraitzea dute helburu. Horretarako, Brasilen, Danimarkan eta Euskadin unibertsitateko ekintzailetza sozialaren inguruan izandako praktika onak aurkeztuko dira. Era berean, enplegua sortzeko eta garapen sozio-ekonomiko lokala eta iraunkorra sustatzen dituzten ekimenak sustatu eta bermatzeko, unibertsitatearen eta eremu sozial eta ekonomikoaren arteko bilgunea izango da.
www.emaus.com / www.uik.eus / www.ehu.eus/es/web/gezki
943 36 75 34